XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aipatu den murrizte proportzional horrek gastu arruntak benetan zenbatean behin sortzen diren kontuan izango du, eta baita Estatuaren inbertsioak benetan zenbateraino burutzen diren.

2. Modu berean jardungo da Autonomia Erkidegoak behin-behineko kupoaren kopurua zehazteko orduan zituen eskumenen batzuk ez baditu uzten. Hala gertatuko balitz, kupoa dagokion kopurua beste handituko litzateke.

55. atala. Behin-behineko eta behin-betiko likidazioa

1. Hasiera batean eta behin-behingoz kupoa eta bidezkoak diren konpentsazioak zenbatekoak izango diren zehazteko, Estatuaren aurrekontuko kopuruak hartuko dira kontuan, kasuan kasuko urterako onartutako aurrekontuak.

Ekitaldia amaitu ondoren eta Estatuaren aurrekontuen likidazioa egin ostean, egin beharreko zuzenketa guztiak egingo dira, ekonomia-itun honetako 50, 51 eta 52. ataletan aipatzen diren moduen barruan.

Zuzenketa horien ondorioz alde edo kontra izango diren ezberdintasunak ezberdintasun horiek gauzatu diren urtearen hurrengo urteko behin-behineko kupoan gehituko dira algebraikoki.

2. Ekonomia-datu zehatzak ezagutu ondoren, egozpen-indizeak finkatu eta kupoa nahiz egin beharrekoak diren konpentsazioak kitatzeari ekingo zaio.

Sortzen diren ezberdintasunekin, aurreko lerroaldean zehaztutako moduan jardungo da.